Berriak

Berdinketa eta garaipena lehen jardunaldian

15 Urtez azpiko selekzioak berdindu du, 17 urtez azpikoak berriz garaipena lortu du emakumezkoen selekzioen lehen jardunaldian.

15 Urtez azpiko selekzioak berdinketa lortu du gaur goizean Alhendinen (Granada) jokatutako partiduan, 0-0. Idurre Frías eta bere taldea bihar Errioxaren aurka arituko dira lehen fase honi amaiera emateko.

Hamaikakoa:  Alaitz, Nerea, Aizaro, Amaia, Naroa, Maider, Mara (Maite ’57), Elene, Olaia (Paula ’73), Nora, Jone
Nerea eta Nora txartel oria ikusi dute.

Jonke Gonzálezen taldeak berriz garaipena eskuratu du Valentziaren aurka, 2-1. “Cube”k sartu du lehendabiziko gola, 44 minutuan. Valentziak ez du denbora askorik behar izan berdintzeko, eta atsedenaldi aurretik 1-1eko markagailua lortu du. Partidua amaitzeko 10 minuturen faltan Emmak garaipeneko gola lortu du penaltiz.

Hamaikakoa: Alaitz, Nerea, Aizaro, Amaia, Naroa, Maider, Mara (Maite ’57), Elene, Olaia (Paula ’73), Nora, Jone
Izarne txartel oria ikusi du.