Federazioa

Presidentearen Agurra

Luis María Elustondo Ciarreta

Pasadan urtarrilaren 22ko bileran, batzarkideek gugan jarri zuten konfiantza osoa datozen 4 urteetan Euskadiko Futbol Federakundea zuzentzeko.

Erabakia ia ahobatezkoa izan zen, eta horrek gure gain hartzen dugun erantzukizunarekiko konpromisoa areagotzen du.

Horregatik, elkarrekin lan egiteko asmoa berretsi nahi dugu, ilusioarekin, Euskadiko futbolarentzako onena lortze aldera.

Lurralde Federazioen babesa dugu, eta batasunaren eta lankidetzaren mezua da igorri nahi duguna, pitzadurarik gabe, desberdintasunik gabe; horri esker, proposatutako helburu guztiak lortzea posible izango da.

Euskadiko talde guztiak, salbuespenik gabe, Euskadiko Futbol Federakundearenak dira, eta, horrenbestez, haiekin eta haientzako lan egingo dugu, kategoria eta diziplina guztietan.

Zuek igorritako ahotsa eta ezinegonak goiko organoetara igorriko ditugu, eta, horretarako, bilerak eta topaketak egingo ditugu maiz, zuen guztion proposamenak jasotzeko.

Zuzendaritza-batzorde berria datozen egunetan hasiko da lanean, eta, agindu genizuen bezala, gure mugimenduen berri emango dizuegu, futbolak eskatutako eta behartutako ildotik joango direnak, hain zuzen ere.

Horregatik guztiagatik, kemena, laguntza eta konfiantza eskatzen dizkizuegu.
Eskerrik asko.

 

Luis María Elustondo Ciarreta
Lehendakaria
Euskadiko Futbol Federakundearen zuzendaritza-batzordea