Berriak

EUSKAL SELEKZIOEN OFIZIALTSAUNARI BURUZKO INFORMAZIO BILERAK

Euskadiko Futbol Federakundeak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurraldeko Federazioen bitartez, informazio bilera batzuk antolatu ditu, Euskal Selekzioen ofizialtasuna lortzeko helburuarekin aurrera egiteko, Euskadiko Futbol Federakundeak eman beharko dituen urratsen inguruan informatzeko eta euskal futbolaren estamentu guztien artean partaidetza prozesu bati bidea emateko.

Bilera hoietan Euzko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria, Jon Redondo Jauna eta Kirol zuzenbidean aditua den David Salinas Jaunaren partaidetza izango da.

Bilera informatiboak:

  • 18/10/04 arratsaldeko 19:00tan Araban. Gasteizen-Mendizorrotzan (Kirol Federazioen Ekitaldi Aretoan).
  • 18/10/08 arratsaldeko 19:00tan Gipuzkoan. Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta kalea-9).
  • 18/10/09 arratsaldeko 19:00tan Bizkaia. Bilbon-Euskadiko Artxibo Historikoan (Maria Diaz de Hao 3).