Berriak

16 beko Emakumezkoen Lurralde Selekzioen Nazional Mailako Txapelkeraren aurkezpena.

Iruña Okako Arrate futbol zelaia hartu du gaurko egunean, 16 beko Emakumezkoen Lurralde Selekzioen Nazional Txapelkeraren azken fasearen aurkezpena, Euskadiko Futbol Federakundea antolatzaile bezala duena.

Aipaturiko fasea Iruña Okako Arrate Futbol zelaian jolastuko da, ekainaren 9tik 11ra eta Catalunyako, Madrilgo, Valentzia Erkidegoko eta Euskadiko Selekzioak hartuko dute parte.

Jose Javier Martinez Garcia Iruña Okako Alkateak, Luis Mari Elustondo Ciarreta Euskadiko Futbol Federaziko presidenteak, Pedro Solaun Arziuaga Arabako Futbol Federazioko presidenteak eta Javier López de Ullivarri Garoña C.D. Nanclares klubaren presidenteak hartu dute parte aurkezpen ekitaldian.

Final aurrekoak ekainaren 9an ostirala jolastuko dira eta Finala igandea 11an. 

Final Aurrekoak:

  1. CATALUNYA – VALENTZIA ERKIDEGOA, 16.30 etan.
  2. EUSKADI – MADRID, 18.30 etan.

Finala:

            1. IRABAZLEA / 2. IRABAZLEA, 11.30 ETAN. 

PREse.jpg sub 16b.jpg