Berriak

Epaileen froga fisikoak

Hurrengo Larunbatean, 26a, Euskal Batzordeko epaileek denboraldi hasierako azterketa fisikoak egingo dituzte. Frogak goizean zehar egingo dira, multzo ezberdinetan banatuta, COVID-19aren inguruko protokoloak jarraituz.

Alde batetik Gasteizen bilduko dira, Areto-Futboleko Lehen, Bigarren, Bigarren B eta Hirugarren mailetako epaileak. Bestetik, futboleko Primera iberdrolako, Reto iberolako, Lehen Nazionaleko, Bigarren B mailako, eta Hirugarren mailako epaile eta marrazainak Basaurin bilduko dira haien frogak egiteko.