Berriak

Playoffetarako akreditazioak

Gaur, Ekainak 30, 2.B mailara igotzeko playoffen akreditazioak eskatzeko epea zabaldu da, Uztailaren 13ko 12:00ak arte.

Egungo osasun egoeraren ondorioz gunea eta akreditazio kopurua mugaturik daude. Akreditazioak jaso ahala tramitatuko dira eta ez da komunikabide digitalen eskaerarik onartuko.

Komunikabideek atxikituta dagoen orria bete beharko dute (PDF dokumentua) eta prensa@eff-fvf.eus -era bidali.

Finalerako akreditazioak bidaltzeko epea Uztailaren 22an zabalduko da, Uztailaren 23ko 12:00ak arte.

Andaluzian jokatuko den 2. mailara igotzeko playoffaren akreditazioak RFEF-ko webgunearen bitartez eskatu behar dira, Uztailaren 3ko 12:00ak baino lehen.