Berriak

Emakumezkoen eta gazteen lehen jardunaldia

Partidu ofizialak gure zelaiak betetzen doaz

Lehen jardunaldia emakumezkoen lehen eta bigarren pro mailetan. Lehen mailan Realak berdinketa eskuratu zuen Valentziaren aurka (1-1), Athleticek bere partez ezin izan zuen Levante Garaitu (2-0). Bigarren pro mailan Athletic "B"k garaipen zabala eskuratu zuen Madrid "B"ren aurka (4-2). Unben jokatutako partiduan hiru puntuak Osasunaren alde joan ziren (0-1), Alavesek berriz, ezin izan zuen punturik eskuratu Friolen (2-1).


Gol askoko partiduak ikusi ditugu Gazteen Ohorezko Mailaren lehen jardunaldian. Gure taldeek guztira 17 gol sartu dituzte eta 11 jaso. Antiguokok (4-0) eta Athleticek (1-5) eskuratu dituzten garaipenik garbienak, lau tantoko ezberdintasunak lortuz. Leioa izan da lehen jardunaldi honetan irabazi duen gure beste talde bakarra (1-0), Eibarren aurka. Arenasek berdindu (1-1), eta Alavesek (2-4) eta Realak (2-1) galdu zuten estreinaldian.


Gazteen Nazional mailan Tolosa izendatu da ligako lehen sailkatua. Hasiera honetan bakarrik bi berdinketa egon dira; Vasconia 1-1 Real Sociedad "B", eta Gernika 1-1 Barakaldo. Hiru partidutan etxeko taldeek lortu zuten garaipena; Tolosa 2-0 Getxo, Athletic "B" 1-0 Deusto, eta Santutxu 1-0 Aurrera de Vitoria. Beste bi norgehiagoketan kanpoko taldeak hiru puntuak lapurtzea lortu zuen; Hernani 1-2 Beasain, eta Amorebieta 0-1 Danok Bat "B".

Aste honetan emakumezkoen, gazteen eta kadeteen euskal ligei hasiera emango zaiei, eta nesken nazional mailari ere. Horretaz gaien areto futboleko Euskal Kopa ere hasiko da.

Argazkia: La Liga