Berriak

18 Taldeko euskal ligak 2019/2020 denboralditik aurrera

Datorren denboralditik aurrera 18 taldek osatuko dituzte euskal ligak

Ligen iraupena luzatzeko eta gora-behera aritzen diren taldeen portzentaia txikitzeko helburuekin hurrengo denboraldian (2019/2020) mutilen futboleko euskal ligetan 18 talde arituko dira.

Handitze hori lortzeko lurralde federazio bakoitzeko lehen sailkatuetaz eta igoera faseko lehen sailkatuaz gain, igoera faseko bigarren sailkatua ere igoko da. Jaitsieretan berriz 14, 15, eta 16 postuetan sailkatutako taldeak jaitsiko dira. Hau da, talde bat gutxiago jaitsi eta bat gehiago igoko da, talde kopurua 16tik 18ra igoz.