Berriak

Javier Clementek zuzenduko du Euskal Selekzioa

Javier Clementeren aurkezpena bihar egingo da

Euskadiko Futbol Federakundeak eta Javier Clementek (Barakaldo, 1950) akordioa erdietsi dute teknikari bizkaitarrak Euskal Selekzioaren ardura har dezan. Clementek eskarmentu handia dauka entrenatzaile gisa. Goi mailan hamar talde zuzentzeaz gain lau selekzio entrenatu ditu lau hamarkadako ibilbidean: Espainia, Serbia, Kamerun eta Libia.

Clementek Mikel Etxarriren eta Jose Mari Amorrorturen lekukoa hartuko du Euskal Selekzioan. Euskadiko Federazioak azken urtoetan erakutsitako konpromisoa eta egindako lan bikaina eskertu gura die bai Etxarriri eta baita Amorrorturi ere.

Javier Clementeren aurkezpena bihar egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian 13:00etatik aurrera. Halaber, agerraldi horretan Euskal Selekzioak maiatzaren 29an Panamaren kontra jokatuko duen partidaren gaineko zenbait xehetasun emango dira.