Berriak

Euskadik ezin izan du lana borobildu

Oskar Tabuenkaren taldeak 3-0 galdu du Valentziaren kontra Espainiako Txapelketako finalean.

Ezin izan da. 18 urtez azpiko Euskadik txapelketa bikaina jokatu du, baina ezin izan du Espainiako txapelketa irabazi. Finalerdian Madril indartsua mendean hartu ostean, gure taldeak itxaropentsu ekin dio finalari baina Valentziak argi erakutsi du hasieratik goi mailako selekzioa dela. Lehen minutuak parekatuak izan dira, baina ordulaurdena bete berritan area barruan jaberik ez zuen baloia hartu du Granadosek eta jaurtiketa gurutzatua eginez Atangaba gainditzea lortu du.

Golak min egin dion Euskadiri, baina Tabuenakaren taldeak ez du etsi. Lanean jarraitu du. Kontua da, neurketak aurrera egin ahala arriskuak hartu behar izan dituela eta Euskadik emandako aurreapausua aurkariak baliatu du neurketa erabakitzeko. Lehia amaitzeko hamar minuturen faltan txarto urrundutako korner bat baliatu du Beitiak ate aurrean bakarrik Valentziaren bigarren gola sartu eta neurketa erabakitzeko. Hirugarren eta azken gola luzapenean sartu du txapeldun berriak ezker hegaletik egindako jokaldia Alcainek penalti puntutik eskuinez sareetaratuta. Galdu arren, ezin zaio ezer aurpegiratu gure selekzioari. Lan bikaina egin dute. AURRERA GAZTEAK¡