Berriak

18 eta 16 urtez azpiko Euskadik garaipenarekin hasi dute Espainiako Txapelketako bigarren fasea

16 urtez azpikoak 1-0 hartu du mendean Gaztela Mantxako selekzioa eta 18 urtez azpikoak 5-0 nagusitu da selekzio beraren kontra.

18 eta 16 urtez azpiko Euskadi etxetik gertu ari da lehiatzen Espainiako txapelketaren bigarren fasea. Gure selekzioak Kantabriako Santa Cruz de Beraza herrian ari dira jokatzen eta gauzak ondo atera dira lehen jardunaldian. Gaztela Mantxaren kontra jokatutako bi partidak irabazi egin ditu Euskadik. 16 urtez azpikoen artekoa lehiatua izan da. Irantzu Betesek lehen zatiaren azken txanpan sartutako golak eman dio garaipena gure selekzioari.

18 urtez azpìkoen artekoan askoz alde handiagoa egon da. Euskadi neurketa hasi eta amaitu nagusitu da eta ez dio aukerarik eman kontrarioari. Amaiurrek eta Nereak bideratuta utzi dute lehia lehen zatian eta garaipena borobiltzeko beste hiru gola sartu ditu atsedenaldi ostean: Amaiur bigarrenez, Marta eta Paula izan dira bigarren zatiko goleatzaileak. Bihar Kantabriaren kontra neurtuko dituzte indarrak gure selekzioek.